Fermonteko horma-etxea (edota etxe bihurtu behar izan ziren hiriak)

ostirala, 19 azaroa 19:00 h.

La Terminal
Ignacio Zuloaga Pintorearen Kalea 3, 48014 Bilbo, Bizkaia

3€ (edaria barne)

Ikus-entzunezko iturri-kodea Pedro Torrijos-en eskutik

Orain dela milaka urte, gizakiok hirietan bizi izan dugu, beraz hiri guztiak etxe bihurtu beharko litzatezke. Hala eta guztiz ere, badaude bereizi ezin ditzatezken lekuak: espazioa, petrolio-plataformak, Whittier (non herri osoa eraikin bat den) edota Fermonteko horma-etxea. Azken hau, arrunt bezain mundutarra den hiri-etxea, artikoko kanadiar haize hotzetik babesteko eraiki izan zan.

Zer da ikus-entzunezko iturri-kodea?

Ikus-entzunezko iturri-kodea formatu autobiografiko bat da, ikus-entzunezko hitzaldiaren eta komentatutako proiekzioaren arteko erdibidean planteatzen dena. Formatu eszeniko horretan, gonbidatutako pertsona ikus-entzunezko bere erreferentzietan murgiltzen da kontakizun bat partekatzeko gai bati edo ikerketa bati buruz.

 

Pedro Torrijos

Komunikatzailea. Pedro Torrijosek istorioak kontatzen ditu, hori izan baita beti egin nahi izan duena. Bere formakuntza musikan eta arkitekturan egin izan badu ere, 2011 darama istoriak hamaika modutan eta hamaika formatuetan kontatzen; egunkarietarako zein aldizkarietarako artikuluak, podcast eta irrati formatuetarako soinu-pasaiak, sare sozialetarako hizkuntz berezietan, edota jai, bataio eta hitzaldietan. Eta berarekin kalean topo egin ezkero seguru beste istorio bat kontatuko lizuekela.

URBANBATfest11